Boxeo, Kick Boxing eta K1 beilaldia Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko mai. 10a, 09:20

Maiatzaren 28an antolatutako jaialdian, 20 borrokalari lehiatuko dira, tartean sakandarrak, 10 borrokatan

Etxarri Aranazko pilotalekua ring bilakatuko da maiatzaren 28an, Burlatako Kanku Gyn gimnasioak boxeo, kick boxing eta K1 beilaldia antolatu baitu, 19:00etan abiatuko dena. Joseba Diaz eta Victor Vega boxeolari profesionalen borrokaldia izango da entzutetsuena, baina beste bederatzi borrokaldi izango dira: Jon Cardenas vs Oihan Perez, Sheila Muruzabal vs Irati Altzelai, Raul Carvajal vs Steven Pilco, Mario San Martin vs Txomin Iturbe, Garat Fires vs Felipe Escudero, Garazi Autor vs Aroa Petriati, Oihan Arnanz vs Edu Mata eta Izan Ibiriku vs Ezeiza. Tartean Nafarroako Kick Boxing Txapelketaren barruan Erik Hernandezen eta Hegoi Oliteren arteko borrokaldia hartuko du Etxarri Aranatzek.