Mariñelarenaren 29. urteurrenean omenaldia eginen dute

Guaixe 2022ko mai. 9a, 10:25

Maiatzaren 15ean preso etxarriarraren heriotzaren urteurrena izanen da, eta maiatzaren 14ean omenaldia eginen dute Etxarri Aranazko plazan. 

Parisko espetxe batean hil zen Pello Mariñelarena duela 29 urte beteko dira maiatzaren 15ean, igandean, eta Jardun koordinakundeak urteurren omenaldia eginen du. Ekitaldia maiatzaren 14an, larunbatean, 13:00ean, Etxarri Aranazko plazan izanen da.