Etxarri Aranazko beheko basoa ezagutzeko txangoa

Guaixe 2022ko mai. 16a, 13:25
Beheko basoko aurkikuntza. ARTXIBOA

Ezpileta elkarteak eta Karrikestu mendi taldeak Etxarri Aranazko basoaren ondarea ezagutzeko irteera antolatu dute maiatzaren 21erako, larunbaterako. 

Trikuharriak, txondorrak, errotarriak, harrobiak... Etxarri Aranazko beheko basoan hamaika altxor ikus daitezke, eta horiek ezagutzeko Ezpileta elkarteak eta Karrikestu mendi taldeak, Triku Trail lasterketaren antolakuntza taldearen laguntzarekin, txangoa antolatu dute. Maiatzaren 21ean, larunbatean, 09:30ean Etxarri kanpineko goiko aparkalekoan bilduko dira bertatik basotik ibilbidea egiteko.