Haitza taldearen kontzertua

Guaixe 2022ko mai. 16a, 13:37

Haitza taldea pandemia garaian elkartutako lagun talde batetik sortu zen. Tartea Juanpa Agirre Garziandia etxarriarra dago. Maiatzaren 22an, igandean, Etxarri Aranazko plazan kontzertua emanen dute. 

Haitza taldearen oinarrian rocka dago. Pandemian garaian kantu sorta bat grabatzera lagun talde bat elkartu zen, eta topaketa horretatik sortu zen taldea. 2021ean Oiartzungo Lezoti estudioan diskoa grabatu zuten. Grabazioaren emaitzarekin "pozik" eta taldeko giroaz "gozatzen" zutela ikusirik, urrats bat eman zuten eta zuzeneko emanaldiak eskaintzea erabaki zuten. Maiatzaren 22an, igandean, 19:30ean, Etxarri Aranazko plazan kontzertue emanen dute. 

Haitza taldearen abeslaria Juanpa Agirre Garziandia etxarriarra da, teklajolea Xabi Zubeldia Ugarmendia, Gigarra joleak Xanet Arozena Ugartemendia eta Xanet Arozena Zurutuza, bajojolea Aitor Arozena Muxika da eta bateriajolea Anaitz Arozena Zurutuza.