17. San Kiriko Txirrindularitza Saria jokoan

Guaixe 2022ko mai. 17a, 11:17
Aralar txirrindulari taldeak antolatzen du San Kiriko saria. ARTXIBOA

Maiatzaren 28an, larunbata, jokatuko dute Aralar txirrindularitza taldeak Etxarri Aranatzen antolatzen duen lasterketa. 

Eskola mailako lasterketa da San Kiriko. Maiatzaren 28an, larunbata, eta pandemiagatik bi urteko etenaldiaren ondoren, hamazazpigarren edizioa jokatuko dute, 16:00etatik aurrera. Lehenik eta behin ginkana probak jokatuko dituzte, eta, ondoren, errepideko lasterketak eginen dituzte txirrindulariek. Erepide probak Etxarri Aranazko Burundabide kalean hasiko dira, eta zirkuitua prestatuko dute Bakaiku alderantz.