Futbola

Orain bai, Etxarrik Preferenteari eutsi dio

Guaixe 2022ko mai. 23a, 11:20

Preferente maila. 34. jardunaldia, azkena: Ondalan 1 – Etxarri Aranatz 2

Etxarri Aranatzek Preferente mailako taldea izaten jarraituko du. Etxarriarrek Villatuertan jokatu zuten, Ondalan taldearen kontra, eta 1 eta 2 irabazi eta gero, kategoriari eustea lortu dute etxarriarrek. Etxarri Aranatzek asko zuen jokoan, eta nabaritu egin zen. 28. minuturako Fernandez de Garaialdek Etxarri Aranatz aurreratu zuen, eta nahiz eta Ondalanek bana berdindu, bigarren zatian borrokan jarraitu zuten etxarriarrek, 60. minutuan Altzelaik garaipenaren gola sartu arte. 

Preferente mailako lehen multzoko txapelduna Injerto taldea izan da (79 puntu). Lehen Maila Autonomikora igoko da Injerto. San Andres bigarrenak eta San Miguel hirugarrenak Lehen Maila Autonomikora igotzeko promozioa jokatuko dute. Etxarri Aranatz hamabigarren sailkatu da (40 puntu), eta Amaya, Arenas, San Jorge, Bidezarra B eta Lagunak B Erregional mailara jaitsi dira.