Etxarri Aranazko Abesbatzaren udaberriko kontzertua

Guaixe 2022ko mai. 23a, 14:13

Koroak 'Re-sonare' emanaldia eginen du maiatzaren 29an, igandean, Etxarri Aranazko elizan. 

Maiatzaren 29an, igandean, udaberriko kontzertua emanen du Etxarri Aranazko Abesbatzak: Re-sonare. 19:00etan izanen da, Etxarri Aranazko elizan, eta sarrera doan izanen da edukiera bete arte. Musukoa eramatea gomendatzen dute. 

Re-sonare kontzertuan Missa Brevis, Christi Mutter, Onata lux, Steal Away, The battle of Jericho, A. Basque Lullaby, Baso Jaunaren Dantza, Hegaka eta hiru euskal doinu abestiak interpretatuko dituzte.