Duela 25 urte...

Trikuharrien ibilbidearen aurkezpena

Guaixe 2022ko uztailaren 29a

Nafarroan seinaleztatu zen lehen trikuharrien ibilbidea izan zen 

Etxarri Aranazko beheko basoko hamar trikuharri ikusteko aukera ematen zuen ibilbidea seinaleztatu zuten. Herriko kanpinean du abiapuntua ibilbideak, bi luzera dituenak: luzea 5 ordutan egitea gomendatzen zen, motza, berriz, 3tan. Hura elkarlanean egin zuten udalak, kanpinak, Cederna-Garalurrek eta Nafarroako Gobernuak. Garalurreko Susana Mendinuetak ekonomia sektore berrietara zabaltzeko udalaren ahalegina nabarmendu zuen.