Udalak argiteria publikoa berritzeko bigarren faseko lanak emateko deialdia egin du

Guaixe 2022ko mai. 31a, 11:41
Faroletan LED argiak jartzen. ARTXIBOA

Proposamenak egin nahi dituzten enpresek garagarrilaren 5era arteko epea dute.

Etxarri Aranazko Udalak aurreikusi duenez, argiteria publikoaren bost aginte eta babes koadro berrituko dira: Aldapasoro auzoa, Arluzepe, Zugarreta, Kale Nagusia (kioskoa) eta Zumurdiñeta industrialdea. Gainera haietatik elikatzen diren 86 LED argi jarriko dira. Lanek 134.509,27 euroko aurrekontua dute (BEZ barne). Udalak proposamenen kostu eta eraginkortasuna aztertuko ditu eta prezioa kontuan izanik emanen du lana. Enpresa hartzaileak urte erdia izanen du lanak despeditzeko.