Pilota

Joanes Bakaikoa, Sanferminetako Lau eta Erditik kanpo

Guaixe 2022ko mai. 24a, 11:31

Artolak partidari buelta eman zion. RUBEN PLAZA

Artolaren kontra 22 eta 11 galdu zuen etxarriarrak

Sanferminetako Lau eta Erdiko Txapelketa asteburuan hasi zen. Joanes Bakaikoa etxarriarrak Iñaki Artola izan zuen aurkari igandean Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatutako kanporaketan. Bero sargoria izan zen protagonista sarrera oso exkaxa izan zuen partidan. 

Joanes Bakaikoa ongi hasi zen, erasokor, eta 7 eta 10 aurreratu zitzaion Iñaki Artolari. Baina Alegiako pilotariak ongi erantzun zuen eta markagailua irauli zuen 12 eta 0-ko partzialari esker 19 eta 10 jarri baitzen aurretik. Defentsan bikain eta erasoan sendo, sakez bost tanto sartu zizkion Bakaikoari, eta etxarriarrak baina freskoago bukatu zuen partida. Azkenean, 22 eta 11 gailendu zitzaion Artola Bakaikoari, eta etxarriarra Sanferminetako Lau eta Erditik kanpo geratu da.