Sakanako Mankomunitatearen sari banaketa

2019ko Maria Markotegiko eta Nanoipuin lehiaketako irabazleak. ARTXIBOA

Ekainaren 6an, astelehena, Euskara zerbitzuko Maria Markotegi eta Nanoipuin sariketen irabazleak jakinaraziko dituzte, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Pandemiagatik bi urteko etenaldiaren ondoren, Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak antolatzen dituen Maria Markotegi eta Nanoipuin literatur lehiaketen sari banaketa ekitaldia izanen da. Ekainaren 6an, astelehena, 18:00etan, izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.