Haurren futbol txapelketa

Guaixe 2022ko mai. 26a, 09:11

Igandean, maiatzak 29, Etxarri Aranatz kirol elkarteak antolatutako txapelketa izanen da. Haur mailako Etxarri Aranatz, Lagun Artea eta Altsasu taldeek parte hartuko dute. 

2022ko haurren txapelketa jokatuko da igandean, maiatzaren 29an,  10:00etatik aurrera, Etxarri Aranazko futbol zelaian. 2008. eta 2009. urtean jaiotako jokalariek parte hartuko dute. Etxarri Aranatz kirol elkartea izanen da anfitrioa, eta Lagun Artea eta Altsasu taldeak hartuko ditu. Torneoa 10:00etan hasiko da C.D. Etxarri Aranatz A eta C.D. Lagun Artea taldeen arteko partidarekin. Ondoren, 11:00etan, C.D. Etxarri Aranatz B eta  S.D. Altsasu taldeen arteko partida izanen da. 12:00etatik aurrera hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute, eta 13:00etan txapelketaren finala izanen da. 

Ordutegia

  • 10:00
    C.D. Etxarri Aranatz A - Lagun Artea
  • 11:00
    C.D. Etxarri Aranatz B - Altsasu
  • 12:00
    Hirugarren eta laugarren postuak
  • 13:00
    Finala