Sokatira

Andra Mari podiumean

Guaixe 2022ko mai. 31a, 11:00

Kadeteen mailako Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketan hirugarren izan dira sakandarrak

Maiatzaren 21ean Nafarroako Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketako finalak jokatu ziren Berriozarren. Andra Mari ikastolako hiru taldek hartu dute parte kadeteen txapelketan (280 kilo), eta finalean Andra Mari 3 hirugarren sailkatu zen, Antsoain A eta Amaiur taldeen atzetik. Andra Mari 1 laugarren sailkatu zen, eta Andra Mari 2 seigarren.