Futbola

Irati Igoaren Mulier Lehen Nazionalera igo da

Guaixe 2022ko mai. 30a, 12:00

Datorren denboraldian atzera ere Lehen Maila Nazionalean jokatuko du Mulierrek. MULIER

Joan zen urtean Lehen Maila Nazionaletik jaitsi ziren, eta denboraldi honetan igotzea lortu dute

Joan zen denboraldian Emakumezkoen Lehen Maila Nazionaletik jaitsi egin zen Irati Igoa Sesma etxarriarrak jokatzen duen Mulier taldea, eta denboraldi honetan, Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoan denboraldi txalogarria egin eta gero, igoera fasean Itaroa Huarteri gailenduta mailaz igotzea lortu du.  Datorren denboraldian atzera ere Lehen Maila Nazionalean jokatuko dute Mulier taldeko neskek, eta asteburuan ederki ospatu zuten, merezita.