Gazte eskola politikoaren hirugarren saioa

Guaixe 2022ko mai. 30a, 07:27
GKSren hitzaldia Arbizuko udaletxean. ARTXIBOA

Sakanako Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta 'Gazteon bizi eredu proletarioa borrokatu' solasaldia eginen dute ekainaren 18an, larunbata, Etxarri Aranazko gaztetxean. 

Apirilean, maiatzean eta ekainean Sakanako GKSk Gazte Eskola Politikoak jardunaldiak antolatu ditu. Besteak beste, kapitalismoaz eta komunismoaz eztabaidatzeko aukera izan dute. Hirugarren saioa, azkena, ekainaren 18an, larunbata, 10:00etan, izanen da, Etxarri Aranazko gaztetxean: Gazteon bizi eredu proletarioa borrokatu.