Bueltan da Andra Mari ikastolaren Binakako Txapelketa

Guaixe 2022ko mai. 31a, 09:55
2019ko Binakako Lasterketa. ARTXIBOA

Pandemiaren etenaldiaren ondoren, ekainaren 5ean, igandean, jokatuko dute VII. Binakako Lasterketa Naparpellet Saria. 

Familian edo lagun artean kirola eginez ongi pasatzea da Andra Mari ikastolaren Binakako Lasterketaren helburuetako bat. VII. edizioa izanen da aurtengoa, 2020an eta 2021ean pandemiagatik bertan behera gelditu ondoren. Txikienek moto lasterketan parte har dezakete, bakarka, baina beste lasterketak bikoteka eginen dituzte. VII. Bainanako Lasterketa Naparpellet Saria ekainaren 5ean jokatuko da, 17:30ean, Etxarri Aranazko udaletxearen inguruan. Parte hartzaileen artean Urbasa abenturako zortzi sarrera eta Borda jatetxean afari bat zozketatuko dituzte.