Pilota

Aaron Arbizuren Amerikak

Guaixe 2022ko eka. 1a, 10:35

Aspeko pilotari etxarriarra AEBetan dago

Pilotari euskaldun talde bat AEBetan biran dago, esku pilota jaialdiak eskaintzen, eta tartean dago Aaron Arbizu Asperen fitxaketa berria. 

Larunbatean Californiako Bakrsfield-eko Euskal Etxeak antolatutako jaialdian Senarrek (LAPKE) eta Gaskuek (Aspe 30 eta 26 irabazi zieten Ruiz de Larramendiri (LAPKE) eta Aaron Arbizuri (Aspe). Hurrengo egunean, Arbizuk errebantxa hartu zuen, Senarrekin bikotea osatuta 30 eta 28 irabazi baitzieten Ruiz de Larramendiri eta Gaskueri. 

Igandean San Franciscon antolatutako jaialdian ariko dira.