Haize Txikiak Bandaren kontzertua

Guaixe 2022ko eka. 3a, 10:07
Haize Berriak Banda eta Sakanako Musika Eskolen kontzertua prestatzen. ARTXIBOA

Haize Txikiak Bandaren bigarren kontzertua izanen da uztailaren 3an. 

Haize Txikiak Banda Haize Berriak Bandaren proiektu bat da. Lau egunetan, goizez, musika jotzen eta entseatzen egonen dira Irurtzunen. Ekainaren azkenengo astean elkartuko dira lehenengo aldiz Haize Txikiak Bandako kideak, eta uztailaren 1ean, mustutze emanaldia eginen dute Irurtzungo plazan. Lehenengo proiektu honen barruan ere Etxarri Aranazko plazan eskainiko dute kontzertua, uztailaren 3an, igandea, 13:00etan. Gabonetan bigarren proiektua eginen dute eta, orduan, Lakuntzan eta Altsasun ariko da banda txikia.