Atletismoa

Binaka korrika egitea dibertigarriagoa delako

Guaixe 2022ko ekainaren 3a

Txikienak bakarka ariko dira, moto txapelketan. Gainontzekoak, binaka. ARTXIBOA

Igandean Andra Mari ikastolaren Binakako Txapelketa jokatuko da, bost kategoriatan

Igandean, ekainaren 5ean, 17:30etik aurrera Andra Mari ikastolaren VII. Binakako Lasterketa-Naparpellet Saria jokatuko da, familia, jarduera fisikoa eta parte hartzea sustatzeko.

Ordu bat lehenagotik izena eman daiteke, Etxarri Aranazko estalopean. Bost kategoria ezberdinetan jokatuko da. 2 eta 5 urte bitarteko haurrak bakarka ariko dira, moto lasterketan, eta gainontzekoak binaka. Haur bakoitzak heldu batekin osatu beharko du bikoa, eta LH 5-6 mailatik aurrerako guztiek, nahieran. Bukaeran auzatea eta photocalla izanen da. Urbasa Abenturako zortzi sarrera eta Borda jatetxean otordua zozketatuko dira.