Betiko San Kiriko

Guaixe 2022ko eka. 7a, 11:48

2019ko kintoen dantzakia San Kirikon. ARTXIBOA

Ekainaren 13an, astelehenean, Etxarri Aranazko patroiaren eguna ospatuko dute. 

Pandemiagatik azken bi urtetan San Kiriko "sinbolikoak" ospatu ondoren, astelehenean, ekainaren 13an, San Kiriko egunean, ohiturari helduko diote berriz etxarriarrek eta Andra Mari ermitara joanen dira patroiaren eguna ospatzera. 18:45ean udaletxetik ermitara kalejira eginen dute eta, bertan, 19:00ak aldera, aurreskua dantzatuko dute. Beranduago, 20:30ean gutxi gora behera, kintoen unea izanen da eta dantzakia dantzatuko dute. Ondoren, kalejiran herrira itzuliko dira. Behin herrian Orots taldearen emanaldia izanen da, 20:30etik 23:00etara eta 00:00etatik 02:00etara.