Atletismoa

Andra Mari ikastolako Binakako Lasterketan, gustura

Guaixe 2022ko eka. 9a, 13:30

Harrera bikaina izan zuen binaka jokatzen den ikastolaren aldeko lasterketak. Txikienek moto lasterketa egin zuten

Guztiz arrakastatsua izan zen Andra Mari ikastolak antolatutako IV. Binakako Lasterketa. Aurten egunez aldatu eta igandean ospatu zen, larunbaterako Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatuta zituen ospakizunekin bat ez egiteko. Eguraldia lagun, guztira 87 bikote animatu ziren korrika egitera. Haiei, bakarka moto txikietan lehiatu ziren 8 haurtxo gehitu zitzaizkien. Helduen artean Borda jatetxean afaria zozketatu zen eta LH 5. eta 6. mailetako eta DBHko ikasleen artean Urbasa Abenturan 8 sarrera.