Udan Euskias aisialdi eskaintzan izena eman daiteke

Guaixe 2022ko ekainaren 10a

Haur eta gurasoak plazako estalopean. ARTXIBOA

Bost asteko eskaintza da, baina aste bakarrerako izena eman daiteke.

Hilaren 27tik garilaren 29ara Etxarri Aranazko haurrei zuzendutako aisialdi eskaintza egonen da: Udan Euskias. Astegunetan da, 09:00etatik 13:00etara. Udalak lagundutako eskaintza horretan izena eman nahi duenak 659 494 908 telefonora hots egin edo udanetxarrineuskias@gmail.com e-posta helbidera idatzi behar du. Asteko izen emateak 45 euro balio ditu, bost asteak, berriz, 200.