Aranazko historia liburu batean bilduta

Jose Luis Erdozia Mauleon aurkezpen batean. ARTXIBOA

Jose Luis Erdozia Mauleonek 'Aranatz haraneko zeraren zerak' liburuaren aurkezpena eginen du ekainaren 22an, asteazkena, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Etxarri Aranatz, Lizarragabengoa, Arbizu eta Ergoiena, Unanu, Dorrao eta Lizarraga, herrietako historia biltzen duen liburua argitaratu du Jose Luis Erdozia Mauleon etxarriarrak: Aranatz haraneko zeraren zerak. Haranaren historiaurretik 1936ra arteko ibilbidea egin du idazleak, eta ekainaren 22an, asteazkena, 19:00etan Etxarri Aranazko kultur etxean aurkeztuko du.