Etxarri Aranazko musika eskolako matrikulazio epea zabalik

Guaixe 2022ko eka. 23a, 11:31
Musika eskolako ikasleek hilaren 12an plazan konztertua eskaini zuten.

Musika ikasketaten izena emateko epea hilaren 30era arte egonen da zabalik. 

Etxarri Aranazko udal musika eskolak jakinarazi du 2022-2023 ikasturterako matrikulazio garaia zabalik duela. Musika ikasketan Etxarri Aranatzen egin nahi dutenek udaletxean edo Etxarri Aranazko Udalaren  webgunearen bidez eman dezakete izena hilaren 30era arte. Musika eskolatik azaldu dutenez, bigarren matrikula epe bat zabalduko dute agorrilaren 16tik irailaren 3ra. Baina txanda horretan izena ematen dutenei musika eskolak ez die plaza bermatzen. 

Udal musika eskolan honako instrumentuak ikasteko aukera dago: pianoa, txistua, gitarra, biolina, zeharkako txirula, akordeoia, kantua, saxofoia, tronpeta, bateria, tronboia, bonbardinoa eta gitarra elektrikoa. Ikasleek gainera musika eskolako taldeetan parte hartzeko aukera dute. Honakoak dira: txistulari taldea, fanfarrea eta eskolania. Eskolatik azaldu dutenez, beste talde batzuk sortzeko aukera ere badago.