Osasunaren futbol eskolaren aurkezpena Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko eka. 20a, 14:55
Osasunako futbol kanpusa Etxarrin. ARTXIBOA

Gaur, ekainak 20, 17:00etan, Osasuna Fundazioaren hitzaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Urrian hasiko den 2022/2023 denboraldi berrian C.A. Osasunaren futbol eskolaren aurkezpena eginen dute gaur, ekainak 20, astelehena, Etxarri Aranazko kultur etxean. 2017an eta 2018an jaiotako haurrendako bideratuta dago eta eskola Osasunaren eta kirol zein hezkuntzako profesional ononen eskutik izanen dela diote.