Suak han eta hemen eginen dituzte Etxarri Aranatzen, karrika bakoitzak bere sua izanen du eta, eta haien inguruan elkartuko dira aldamenak. Batzuk saltoka ibiliko dira. Hala ariko direnek salto egiterakoan garai bateko esaera esanen dute: zorriyek eta partzak iltzeko! Beste etxarriar batzuk hizketan ariko dira, eta mokaduren bat jaten hurrenak. Izan ere, bakarren batzuek afaltzeko baliatzen dute aukera.