'Orkestra lurtarra' euskarazko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko uzt. 5a, 13:46

Zinema kalean euskaraz programaren barruan animaziozko filma emanen dute uztailaren 13an, asteazkenean, 22:00etan, Etxarri Aranazko ikastolako patioan. 

Sinopsia: Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren 'Orkestra Lurtarra' liburuan oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki, baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroagoa bihurtuta. Lotura Films-ek orain arte egin duen lanik "txoro" eta dibertigarriena da, bai txiki zein helduentzat aproposa dena. Filmeko pertsonaiek eta hauek arrakastaren bilaktan biziko dituzten hartu emanek gizartea ezinhobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria eta pixkat ttuntuna; Salegi bizizale eta harroa, Perfumetti anai erromantikoak; Aldika orojakilea; Osoki bihurri eta egoskorra, Presidentea izeneko ahuntza...

Zuzendariak: Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce

Gidoilariak: Harkaitz Cano eta Eneko Olasagasti

Musika: Joseba Ponce

Emanaldia: Uztailaren 13an, asteazkenean, 22:00etan, Etxarri Aranazko ikastolako patioan

Oharrak

  • Bakoitzak bere eserlekua eraman beharko du.
  • Ez dago zazpi urtetik beherako haurrentzat gomendatuta.