Etxarri Aranazko Play Back txapelketaren prestaketak hasi dira

Guaixe 2022ko uztailaren 6a

2019ko Etxarriko festetako Play Back lehiaketa. ARTXIBOA

Dantza lehiaketaren XXVII. edizioa izanen da abuztuaren 2an, asteartean. 

Etxarri Aranazko festetako 27. Play Back txapelketa izanen da abuztuzaren 2an, 19:00etan, eta dagoeneko izena ematea zabalik dago kultura@etxarriarantz.eus mailera idatziz. Egunean bertan ere txapelketa hasi aurretik izena emateko aukera izanen da, eszenatokian bertan. Musika CD edo USB batean aurkeztuko da 18:30etik aurrera. Epaimahaia herriko zenbait eragilek osatuko dute, eta bi sari egonen dira: koreografia onenari 100 euro eta euskal abesti onenari 100 euro. Parte hartzen duen talde bakoitzak 25 euro irabaziko ditu. Haur, gazte eta helduendako txapelketa da.