Etxarri Aranazko festen egitarauan asteazkena, agorrilaren 3a, Aittun-amiñaan egune ospatuko da. Ohikoa denez, egun horretan herriko jubilatuendako bazkaria egonen da. Etxarri Aranatzen erroldatuta daude 65 urtetik gorakoak dohainik joan daitezke bazkaltzera. Baldintza horiek bete gabe ere bazkarira joan nahi dutenek txartela 26 eurotan erosi beharko dute udaletxean. Batzuek eta besteek bazkarira joan ahal izateko bazkarirako txartela jaso beharko dute udaletxeko bulegoan. Etxarri Aranazko Udalak adinduak animatu eta izena ematera gonbidatu ditu.