Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, aurten ere festen egitarauaren barruan, larunbatean, joan den urtean jaiotako umeei ongietorria eginen zaie. Herrian erroldatutako haurrei Etxarri Aranazko armarria brodatua duen festetako ttattarra oparituko zaie. Herrian erroldatuta ez dauden umeek ere ttattarra jasotzeko aukera izanen dute, beti ere, gurasoek aldez aurretik izena ematen badute. Horretarako epea hilaren 22an despedituko da, eta zapiaren kostua ordaindu beharko dute, bost euro.