Buruhandiak eramateko pertsonen bila dabil Etxarriko udala

Guaixe 2022ko uzt. 13a, 11:13
Etxarri Aranazko erraldoi konpartsa dantzan. ARTXIBOA

Festetan egunero, eguerdian, aterako lirateke. Parte hartu nahi dutenek 12 urte baino gehiago izan behar dute, baina ez dute baldaintza gehiagorik eskatzen. 

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du festetan buruhandiak eramateko pertsonen bila dabilela. Festetako eguerdi guztietan atera beharko lukete. Ardura hori hartu nahi dutenek 12 urteak beteak izan behar dituzte. Udalaren deialdian interesa dutenek hilaren 21era arte eman dezakete izena udaletxean, 10:00etatik 14:00etara.