Paleta goma

Irati Igoa, Sanferminetako Emakumezkoen Pilota Jaialdian

Guaixe 2022ko uzt. 14a, 09:30

Irati Igoa, joan zen urteko Sanferminetako Emakumezkoen Jaialdian. ARTXIBOA

Gaur, osteguna, 11:00etan Labriten jokatuko den emakumezkoen pilota eta paleta goma jaialdian parte hartuko du palista etxarriarrak

Nafarroako Euskal Pilota Federazioak antolatuta, gaur, osteguna, Sanferminetako Emakumezkoen Pilota Jaialdia hartuko du Labrit pilotalekuak, 11:00etan hasiko dena. 

Eskuz banaka, Gomezek Sagardui izango du aurkari, eta eskuz binaka Ibarrola eta Oskoz Zabaletaren eta Arrastiaren kontra lehiatuko dira. Bukatzeko, paleta goman Irati Igoa etxarriarrak Espinalekin osatuko du bikoa, Quevedoren eta Arnanzen kontra.