PILOTA

Arbizu eta Bakaikoa, elkarren kontra sanferminetan

Guaixe 2022ko uzt. 14a, 12:10

Aaron Arbizu lehen aldiz ariko da Sanferminetako pilota ferian. ASPE

Pilotari etxarriarrek Sanferminetako Binakako Torneoko finala isten duen jaialdian jokatuko dute elkarren kontra

Gaur, uztailak 14, despeditzen da Sanfermin pilota feria, Altunak eta Rezustak Artolaren eta Mariezkurrenaren kontra jokatuko duten Sanferminetako Binakako Torneoko final handiarekin. Finalaren ondoren, jaialdiko azken partidan, promozio mailako bi pilotari etxarriarrek, Joanes Bakaikoak eta Aaron Arbizuk elkarren kontra jokatuko dute. 

Dariorekin osatuko du bikotea Aaron Arbizuk, eta Joanes Bakaikoa eta Uriondo izango dituzte aurkari. Partida berezia izango da eurendako, batez ere Arbizurendako, bere lehendabiziko sanferminetako torneoa baita.