Txirrindularitza

Mikel Unzilla, Euskal Herria Txapelketako liderra

Guaixe 2022ko uzt. 15a, 10:47

Mikel Uncilla.

Done Bikendi Haranako lasterketan bigarren sailkatu zen etxarriarra, baina Euskal Herria Txapelketako lider jarraitzen du

Larunbatean III. Arana Bailara Saria jokatu zen Done Bikendi Haranan (Araba), juniorren mailako 94 kilometroko lasterketa gorabeheratsua, beroak are gehiago gogortu zuena. Cafe Dromedrario taldeko Mikel Arrasate izan zen txapelduna, behar zen lekuan erasoa jo eta helmugara bakarrik iritsi eta gero (2:40:03). Bigarren Sakana Group-Aralar taldeko Mikel Uncilla etxarriarra sartu zen, 1:13ra. Bere taldekide Aritz Oiarbide eta Manex Zufiaurre 25. eta 34. postuetan iritsi ziren helmugara. 

Mikel Unzillak Euskal Herria Txapelketako lider jarraitzen du (59 puntu), Cafe Dromedario taldeko Mikel Arrasateri puntu bat aterata (58 puntu). Bi lasterketa geratzen dira Euskal Herria Txapelketa despeditzeko: abuztuaren 7an Sodupen jokatuko den lasterketa eta abuztuaren 13an Villatuertan jokatuko den XLIX. Villatuertako Zirkuitua.