Txirrindularitza

Mulu Kinfe bigarren Zamorako Itzulian

Guaixe 2022ko uzt. 18a, 10:45

Mulu Kinfe Hailemichael, podiumean. RURAL KUTXA-ALEA

Etxarri Aranatzen bizi den etiopiarrak Zamorako Itzuliko azken etapa irabazi zuen eta Itzulian bigarren sailkatu da

Etxarri Aranatzen bizi den Rural Kutxa-Alea afizionatuen taldeko Mulu Kinfe Hailemichael etiopiarrak Zamorako Itzuliko azkeneko etapa irabazi zuen, El Toroko arranpa gogorretan sekulako erasoa jo eta gero. Zamorako Itzulia irabazteko gogor borrokatu zen Mulu Kinfe, baina Fagundez liderrak ongi eutsi zuen eta, azkenean, Rural Kutxa-Aleako txirrindularia bigarren izan da Zamorako Itzulian.