Erraldoi konpartsak jende premia du

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 09:02

Etxarri Aranazko erraldoi konpartsa kalejiran. ARTXIBOA

Ostiraletan egiten dituzten entseguetara joatera gonbidatu dituzte interesdunak.

Etxarri Aranazko erraldoi konpartsak jakinarazi duenez, “erraldoiek jendea behar dute gertu ditugun festetarako, eta aurrerago egingo diren irteeretarako”. Horregatik, ostiraletako entseguetara joan eta erraldoiak dantzatzen probatzera animatu dituzte etxarriarrak. Konpartsa kideek azaldu dutenez, “parte hartze guztiak eskertuko dira!” Konpartsarekin harremanetan jartzeko beste modu bat haien Facebook-eko profila da.