Biltegian ur gutxi dago

Guaixe 2022ko uzt. 21a, 09:00

LarraƱeta kaleko iturriari ura moztu dio udalak.

Horregatik “soilik beharrezko ura” erabiltzea eskatu du udalak.

Euri faltak eta lehorteak Etxarri Aranazko ur hornidurari eragin dio. Udalak jakinarazi duenez, ur biltegian ur gutxi gelditzen da. Horregatik, bando bidez “premiazko” deia egin die etxarriarrei: “soilik beharrezkoa den ura” erabil dezatela. Hau da, udalak eskatu du , besteak beste, lorategiak ez ureztatzea edo kale eta autoak ez garbitzea. Udalak bere aldetik, iturrietako ura moztu du. Sakanan lau herri daude Urdalurko urtegitik urez hornitzen ez direnak: Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu eta Etxarri Aranatz. Lau herri horiek bere iturburuetatik hornitzen dira urez. Eta, esan bezala, euri faltagatik  Etxarri Aranazko ur biltegia husten ari da.