Festetan zezensuzkoa eramateko pertsona bat behar da

Guaixe 2022ko uzt. 21a, 09:38
Zezensuzkoa plazari bueltak ematen ibiltzen da. ARTXIBOA

Izena emateko epea gaur 14:00etan despeditzen da.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du garilaren 30etik agorrilaren 4ra ospatuko diren festetan zezensuzkoa aterako dela egunero. Hori hala izateko eramaile bat behar da. Zezensuzkoa eraman nahi dutenek gaurko 14:00ak arte dute beraien eskabideak udaletxeko bulegoetan aurkezteko.