Karasatorre eta Mariñelarena Iruñeko espetxera lekualdatuko dituzte

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 08:46
Presoen etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea. ARTXIBOA

Karastorre Dueson (Kantabria) dago egun, eta Mariñelarena, berriz, Dueñasen (Palentzia).

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak atzo jakinarazi zuen bi preso etxarriar kartzelaz lekualdatu eta Iruñeko espetxera eramanen dituela. Juan Ramon Karasatorre Aldaz eta Luis Mariñelarena Garziandia dira lekuz aldatuko dituzten presoak. Karasatorre Kantabriako El Duesoko espetxean (170 km-tara) dago eta Mariñelarena, berriz, Palentziako Dueñas kartzelan (310 km-tara). Biak ere preso zeuden kartzeletatik Euskal Herritik gertuago espetxeetara lekualdatu zituzten joan den urtean. Izan ere, Karasatorre urtetan Castellongo Albocassereko espetxean (480 km-tara) izan zuten preso eta Mariñelarena, berriz,  A Coruñan (600 km-tara). 

Bi preso etxarriarren lekualdaketa egiten denean preso bakar bat geldituko da Euskal Herriko espetxeetatik kanpo: Unai Parot Navarro, gaur egun, Leonen (370 km-tara) preso dagoena. 

Etxarri Aranazko presoak 

  • Asier Karrera Arenzana
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

  • Karlos Apestegia Jaka
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

  • Jon Gurutz Maiza Artola
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

  • Luis Mariñelarena Garziandia
    Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario
    Carretera P-120
    34.210 Dueñas (Palencia)

  • Juan Ramon Karasatorre Aldaz
    C.P. El Dueso, Cantabria
    Avda. de Berriá, s/n
    39740 Santoña (Cantabria)

  • Unai Parot Navarro
    C.P. Leon Paraje Villahierro
    4210 Mansilla de Las Mulas (León)