Xabier Artiedaren musika proiektua, Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 13:34

Aktore etxarriarrak eta Rafa Alcaiza gitarra joleak The Road taldea osatzen dute, eta abuztuaren 26an, ostirala, emanaldia eginen dute Etxarri Aranazko plazan. 

"Hau ez da ikuskizun arrunt bat".  Horrela deskribatzen dute Xabier Artiedak eta Rafa Alcaizak The Road proiektua. Artiedak ahotsa jartzen du eta Alcaizak gitarra, eta musika ikuskizun bat egiten dute. Abuztuaren 26an, ostirala, 21:00etan, The Road proiektuaren emanaldia izanen da Etxarri Aranazko plazan.