Uztailaren 30etik abuztuaren 4ra ospatuko dituzte Etxarri Aranazko festak

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 15:40
2019ko Etxarri Aranazko festak. ARTXIBOA

Uztailaren 29an, ostiralean, bi ekimen antolatu ditu Udalak, eta Etxarriko Gazte Asanbladak Inutillan Egune eginen dute abuztuaren 5ean, ostiralean. 

Uztailaren 30ean, larunbatean, 13:00etan, Maria Goikoetxea Etxarri Aranazko Abesbatzako lehendakari ordeak, abesbatzaren izenean, piztuko du Etxarri Aranazko festei hasiera emanen dion suziria. Abesbatzak 50. urteurrena ospatu du, eta urteurrena prestatzea ez dela erraza izan esan dute abesbatzako batzordetik, are gutxiago pandemia garaian izan dela kontuan hartuta. Festei hasiera eman aurretik, zenbait abesti kantatuko ditu abesbatzak, eta batzordeko kideak Goikoetxea laguntzen balkoian egonen dira. Behin suziriak eztanda egiten duenean, sei festa egun izan dituzte etxarriarrek aurretik. 

Aurretik, festen bezperan, uztailaren 29an, ostiralean, udalak Etxarri Aranazko II. Mus Txapelketa eta pala partidak antolatu ditu. Etxarriko Gazte Asanbladak festak egun bat gehiago luzatu eta abuztuaren 5ean, ostiralean, Inutillan Eguna ospatuko dute. 

Bestetik, Jarki, Jardun eta Aske erakundeek ere iganderako eta astelehenerako ekimenak antolatu dituzte. 

Etxarri Aranazko festetako egitaraua

Uztailak 29 ostirala
BEZPERA

  • 16:00-16:45 Etxarri Aranazko Festetako II. Mus Txapelketaren izena ematea.
    30 euro bikoteko.
  • 17:00 Etxarri Aranazko Festetako II. Mus Txapelketa. 
  • 19:00 Pala partidak.
    Gure Pilta Elkarteak antolatuta.
    • Jare-Nerea / Arhane-Katixa
    • Irati-Oskia / Iraia- June C.
    • Onditz-Lexuri / Izadi-June O.
    • Maialen-Julene / June A.- Olaia

Uztailak 30 larunbata
ETXIA! EGUNE

  • 09:30 Ehiza- ibilbidea.
    Muxar Ehiztari Taldeak antolatuta. 
  • 10:00 Festetako futbito txapelketako aurrefinala eta finala.
    EGAk antolatuta.
  • 12:00  2021ean jaiotako haurrei  zapi-banaketa.
  • 13:00  Festa hasierako suziria. 
    Kalejira Etxarri Aranazko erraldoi eta buruhandien konpartsa, Etxarri Aranazko gaitero eta Eztanda txarangarekin.
  • Ondoren, Topa, Denak etxia!
    Festa batzordeak antolatuta. 
    Oharra: Festa Batzordeak txupinazora Presoen banderola eramateko deia egin du. 
  • 13:15 Brindisa eta argazkia senideen muralean. 
    Festa Batzordeak antolatuta.
  • 14:00 Eztanda txarangaren emanaldia, plazan.
  • 14:30 Bazkaria, plazan. 
  • 17:00 Eztanda txarangaren kalejira.
  • 18:30 Etorkizuna Euskal Dantza taldearen ikuskizuna, plazan.
  • 20:00  Etxera bidea gertu. Denak etxia manifestazioa.
    Sarek antolatuta. 
  • 20:00 Salbea Andra Mari baselizan, Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Parrokiako Abesbatzak kantaturik.
    Elizak antolatuta. 
  • 20:30 Auzatea Hartzabal, Etxe-Azpi, Udaberri, Larrañeta eta Karrikestu elkarteen eskutik.
  • 20:30-22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 00:30-04:30 Trikiteens taldearekin gaupasa.

Uztailak 31 igandea
ARAÑAZ ELKARTIEN EGUNE

  • 08:00 Gurdi dementie.
    EGAk antolatuta.
  • 10:30 Dianak Etxarri Aranazko gaiteroekin.
  • 11:30 Auzatea Gure-Etxea elkartearen eskutik.
  • 12:30 Herri-kirolak, plazan.
    Sakanako Aizkora Eskolako ikasleen erakustaldia.
    Apustu konbinatua: Aizkoran, harrian eta trontzan.
    Etxarriko Erraldoiak eta Buruhandiak.
  • 13:30 Los Tenampa Mariatxien emanaldia
  • 17:00 Pilota partiduak
    • Binaka
      Victor - Arbizu
      Bakaikoa - Eskiroz
    • Masters CaixaBank sailkapen liga
      Urritkoetxea - Rezusta
      Jaka - Zabaleta
  • 18:30-22:00 Xaibor berria musika ikuskizuna.
  • 20:00 Amnistiaren bidetik independentzia eta sozialismorantz kontzentrazioa. 
    Jarkik eta Askek antolatuta. 
  • 20:30 Kostillada Gaztetxean. Antolatzailea: EGA
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30-00:00 Pantxo Valbuena musikaria.
    Festa Batzordeak antolatuta. 
  • 00:00 Psychoclown ikuskizun ibiltaria.

Abuztuak 1 astelehena
KUADRILLEN EGUNE

  • 11:30 Auzatea Etxe-Azpi elkartearen eskutik.
  • 12:00 Haurrendako apar-festa.
    Oharra: Bainujantzia eta txankletak eraman.
  • 13:00 Bakaiku, Arbizu eta Etxarri Kantuz taldeen musika saioa.
  • 13:00 Etxarriko Buruhandiak eta bonba japoniarrak.
  • 15:00 Herri Bazkaria, plazan.
    Festa Batzordeak antolatuta. 
  • 15:00 Herri bazkaria, Jardunen txoznaren ondoan. 
    Bazkalostean, bingoa. 
  • 17:30 Txorotxaranga haurrendako kale ikuskizuna.
  • 18:00 Gaztetxera jaitsiera.
    EGAk antolatuta.
  • 19:00 Kalejira Mutil Gazteak eta Eztanda txarangegik, gaztetxetik.
    EGAk antolatuta.
  • 20:00-22:00 Trikidantz taldearekin dantzaldia.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 00:00-03:00 Trikidantz taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 2 asteartea
HAURREN EGUNE

  • 08:00 Gurdi dementie. 
    EGAk antolatuta. 
  • 11:30 Auzatea Udaberri elkartearen eskutik.
  • 11:30-13:30 Jolas-parkea haurrendako.
  • 13:00 Etxarriko Buruhandiak.
  • 13:00 Swingtronics taldearen musika saioa.
  • 17:00 Futbol-plaza txapelketa, kale nagusian.
  • 17:00-19:00 Jolas-parkea haurrendako.
  • 17:30 Txalupen jaitsiera. 
    EGAk antolatuta.
  • 19:00 XXVII. Play Back txapelketa, plazan.
    Sariak: Koreografia onenari, 100 €; euskal abesti onenari, 100€. Parte-hartzen duen talde bakoitzari, 25€.
  • 19:30 Pintxo potea Gaztetxean. 
    EGAk antolatuta. 
  • 20:00 Rockalean taldearekin musika.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Bokatada, txoznan.
    Festa Batzordeak antolatuta. 
  • 22:30 Musika kontzertuak: Zelanda eta Skakeitan taldeak.

Abuztuak 3 asteazkena
AITTUN-AMIÑEN EGUNE

  • 11:30 Auzatea Hartzabal  elkartearen eskutik.
  • 12:00 Meza. 
    Elizak antolatuta.
  • 12:00 Haurrendako apar-festa.
    Oharra: Bainujantzia eta txankletak eraman.
  • 13:00 Etxarriko Buruhandiak eta bonba japoniarrak
    Bertso-saioa, plazan.
    • Andoni Egaña, Eneko Lazkoz, Oihana Iguaran eta Iker Zubeldia.
  • 14:30 Aittun-Amiñaan bazkaria.
  • 14:30 Bazkaria, Gaztetxe gaineko estalopean. 
    EGAk antolatuta. 
  • 16:00 Aitor soinujole eta musikaria.
  • 17:00 Bingoa, Gaztetxean. 
    EGAk antolatuta. 
  • 18:00 Zirika Zirkus konpainiaren Hemendikara ikuskizuna. 
  • 19:00 Matraka elektrotxaranga. 
    EGAk antolatuta.
  • 20:00-22:00 Dantzaldia, Joselu Anaiak taldearekin.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 23:00 Kontzertuak, Gaztetxean.
    EGAk antolatuta.
  • 00:00-03:00  Dantzaldia,  Joselu Anaiak taldearekin.

Abuztuak 4 osteguna
KINTOEN EGUNE

  • 08:00 Gurdi dementie. 
    EGAk antolatuta. 
  • 10:00-14:00 Munduko arrozak.
    Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak antolatuta.
  • 10:30 Dianak Eztanda txarangarekin.
    Kintoek etxez etxe dirua eskatzen dute.
    Urteko kintoek antolatuta. 
  • 11:30 Auzatea urteko kintoen eskutik. 
  • 12:00 Munduko jolasak.
    Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak antolatuta. 
  • 13:00 Etxarriko Buruhandiak eta bonba japoniarrak.
    Eztanda txarangarekin musika emanaldia. 
    Urteko kintoek antolatuta. 
  • 17:00 Eztanda txaranga. 
    Urteko kintoek antolatuta.
  • 18:30 Ginkana.
    Urteko kintoek antolatuta. 
  • 20:00 Burrunba Elektrotxaranga.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 22:15 2002ko kintoen dantzakia.

Abuztuak 5 ostirala
INUTILLAN EGUNE, EGAk antolatuta

  • 11:30 Gosari militarra, plazan.
  • 12:00 Burrunbada
  • 13:00 Kapea, presa ondoko larrean.
  • 14:30 Bazkaria, plazan.
  • 17:00 Desfilea, Eztanda txarangarekin.
  • 20:00 Enkartelada.
    Festa Batzordeak antolatuta.
  • 20:30 Pregona.
  • 22:00 Zezensuzkoa.
  • 23:00 Burrunba elektrotxaranga.
  • 01:00 DJ Azeri, plazan.
  • 05:00 Entrenamendu militarra, plazan.