Euskal dantzak, Etxarri Aranazko festetan

Guaixe 2022ko uzt. 25a, 11:29

Etorkizuna dantza taldearen emanaldia Dantzaren Egunean, Altsasun. ARTXIBOA

Etorkizuna dantza taldeak emanaldia eginen du uztailaren 30ean, larunbata, Etxarri Aranazko plazan. 

Etorkizuna Dantza Taldearen emanaldia izanen da uztailaren 30ean, larunbata, 18:30ean, Etxarri Aranazko plazan, festen baitan. Etorkizuna dantza taldearen barruan Ziorditik Etxarri Aranatz bitarteko dantzariak daude, eta euskal dantza tradizional ukitu modernoak dituen koreografiekin uztartzen dute.