Etxarri Aranazko mendiak "independentziaren bidean" argiztatuko dituzte

Guaixe 2022ko uzt. 27a, 06:03

Pirinioetako Bidean zenbait sakandarrek parte hartu zuten. ARTXIBOA

Uztailaren 29an, ostiralean, besteak beste, Sanadrin, Meyetza eta Baiza tontorretara igoko dira etxarriarrak. 

2022ko uztailaren 2an Pirinioetako Bidea ekimena egin zuten hainbat katalandarrek eta euskal herritarrek; Pirinioetako 300 gailurretik gora argiztatu zituzten, herrien autodeterminazio eskubidearen alde. Ildo horretan, Etxarri Aranatzen Indpendetziaren bidea argitzera goaz! ekimena antolatu dute uztailaren 29an, ostiralean, eta helburua Harzabal argiztatzea izanen da, besteak beste, Lizarragako Sanadrin, Meyetzan eta Baizan piztuko dituzte argiak. 

Elkarrekin igotzeko 19:00etan jarri dute hitzordua, ur depositoan. 20:00etan auzatea musikaz girotua izanen da Meyetzeko txokoan eta 21:30etik 23:00etara Independentziaren bidea argitzera goaz! ekimena izanen da, hau da, argiak piztuko dituzte. 23:00etatik aurrera denak Meyetzan elkartuko dira eta elkarrekin jaisten hasiko dira.