Dantza erresidentzia eginen du Akira Yoshirak

Guaixe 2022ko uzt. 28a, 11:05
Akira Yoshira konpainia. NAF. GOB.

Abuztuaren 2tik 30era dantza konpainia 'Together to get there' ikuskizuna sortzen ariko da, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

DNA Nafarroako Dantza Garaikideko programaren barruan Akira Yoshira dantza konpainiak arte erresidentzia eginen du Etxarri Aranazko kultur etxean, abuztuaren 2tik 30era. Erresidentzia honetan taldeak Together to get there ikuskizunaren prestakuntzarekin hasiko dira. Lanak gizakiak nolatan duen nor izateko beharra erakutsi nahi du eta, era berean, taldean bizitzekoa. Dantzaren bidez elkarrekin lan egin behar dela kontatu nahi dute ere.