Pilota

Mastersa, eta Bakaikoaen eta Arbizuren arteko lehia

Guaixe 2022ko uzt. 29a, 10:15
Zabaletaren eta Rezustaren arteko lehia estua espero da. ARTXIBOA

Etxarri Aranazko festetan pilota jaialdi profesionala izango da. Jakak eta Zabaletak Urrutikoetxea eta Rezusta izango dituzte aurkari igande arratsaldean. Aurretik, Bakaikoa eta Arbizu elkarren kontra lehiatuko dira

Etxarri Aranazko festetan goi mailako pilota jaialdi profesionala izango da igandean, 17:00etan. CaixaBank Masterseko hirugarren jardunaldiko hirugarren partida izango da Euskalerriari pilotalekuak hartuko duena. Jakak eta Zabaletak Urrutikoetxea eta Rezusta izango dituzte aurkari. 

Jaialdia mustutzeko, promozioko bi pilotari etxarriarrak, Joanes Bakaikoa eta Aaron Arbizu, elkarren kontra ariko dira. Bakaikoak Eskirozekin osatuko du bikoa, Victorren eta Arbizuren kontra jokatzeko. Sarrerak salgai daude ohiko tokietan. Etxarrikoa Bakaikoak eta Arbizuk elkarren kontra jokatzen duten bigarren partida izango da, sanferminetakoaren ondotik. Orduan Bakaikoa gailendu zen.

Beste biak
CaixaBank Mastersari dagokionez, hirugarren jardunaldiko lehen partida ostiral gauean jokatuko da, Getarian. Ezkurdiak eta Mariezkurrenak Altuna III.a eta Imaz izango dituzte aurkari gogorra aurreikusten den partidan. Bigarren partida larunbatean jokatuko da, Lekunberrin. Kasu honetan Lasok eta Martijak Irribarria eta Albisu liderrak izango dituzte arerio.