Ur kontsumoaren lehen erreziboa

Guaixe 2022ko ira. 1a, 11:42

Etxarri Aranazko iturrietako bat. ARTXIBOA

Aurtengo lehen sei hilabetekoari dagokiona pagatzeko irailaren 28ra arte dago.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du urtearen lehen erdiko ur kontsumoagatik ordaintzeko garaia iritsi dela. Ordainketa egiteko borondatezko epea irailaren 28an despedituko da. Ordainketak helbideratuak dituztenei borondatezko epearen azkeneko egunean bere kontuetan kargatuko zaie, eta gainerakoek herriko banketxe batean ordaindu beharko dute. Epe hori pasata, ordainagiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, kobratzea premiamendu-bidetik egiteko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin. Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, helbideratze berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna irailaren 21a izanen da.