Informatika ikastaroak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko abu. 30a, 06:23

Oinarrizko gaitasun digitalak ikastaroa iragartzeko kartela. UTZITAKOA

Oinarrizko gaitasun digital pertsonal eta administrazio elektronikoarentzako enplegu eskatzaileei zuzendutako ikastaroa, eta Oinarrizko gaitasun digitalen hastapenak herritar guztiei eta jubilatuei zuzendutako ikastaroak eskainiko dituzte irailaren 5etik 16ra.  

Herritarrak digitalki trebatzeko helburuarekin hiru ikastaro antolatu dituzte Etxarri Aranatzen. Alde batetik, enplegu eskatzailee zuendutako Oinarrizko gaitasun digital pertsonal eta administrazio elektronikoarentzako ikastaroa antolatu dute. Irailaren 5etik 16ra izanen da, 9:15etik 13:15era, Etxarri Aranazko kultur etxean, eta parte harzteko lansaren izena emanda egon behar da. Izena emateko 948 012 012 telefonora edo 948 460 752 Etxarri Aranazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako telefonora deitu behar da. 

Irailaren 5etik 9ra, 15:00etatik 19:00eteara, herritar guztiei zuzendutako Oinarrizko gaitasun digitalen hastapenak ikastaroa eginen dute. Ikastaro bera, Oinarrizko gaitasun digitalen hastapenak, jubilatuei eskainiko diete irailaren 12tik 16ra, 15:00etatik 19:00etara. Parte hartzeko 948 460 752 Etxarri Aranazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako telefonora deitu behar da. 

Ikastaroa ateratzeko gutxienez hamar pertsona egon behar dute, eta gehienez hamabost pertsonako taldeak izanen dira. Enplegu eskatzaileei zuzendutako ikastaroa ateratzen ez bada, herritar guztiei eta jubilatuei zuzendutakoa ezingo da egin. Nasertic-ek antolatu ditu ikastaroak, Lansare eta Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin. Informazio gehiago Etxarri Aranazko Udaleko webgunean.