Parot EAEko espetxe batera lekualdatuko dute

Guaixe 2022ko ira. 2a, 10:01

Etxarriarrak 'presoak etxera' kartelak eskutan dituztela. ARTXIBOA

Bera hurbiltzean Sakanako euskal preso guztiak Euskal Herriko espetxeetan egonen dira. Izan ere, garila akaberan iragarri bezala, Juan Ramon Karasatorre Aldaz eta Luis Mariñelarena Garziandia Iruñeko espetxean daude dagoeneko.

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak asteartean jakinarazi zuen hamahiru euskal preso Euskal Autonomia Erkidegoko kartzeletara mugituko dituela datozen egunetan. Preso horien artean dago Unai Parot Navarro, gaur egun Mansilla de Las Mulasko espetxean preso dagoena (370 km-tara). Erakunde berak agorrilaren 10erako Juan Ramon Karasatorre Aldaz eta Luis Mariñelarena Garziandia Iruñeko espetxera lekualdatu zituen. 

Etxarri Aranazko presoak 

  • Asier Karrera Arenzana
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

  • Karlos Apestegia Jaka
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

  • Jon Gurutz Maiza Artola
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

  • Luis Mariñelarena Garziandia
    C.P. Iruñea
    Colina Santa Lucia, s/n 
    31.012 Iruñea (Nafarroa)

  • Juan Ramon Karasatorre Aldaz
    C.P. Iruñea
    Colina Santa Lucia, s/n 
    31.012 Iruñea (Nafarroa)

  • Unai Parot Navarro
    C.P. Leon Paraje Villahierro
    4210 Mansilla de Las Mulas (León)