Etxarri Aranazko Udalak udal musika eskolarako bi lanpostu betetzeko premiazko deialdia egin du. Bi espezialitatetako irakasleak kontratatzeko lan poltsa bana osatu nahi du udala, bata bateria irakasle izateko eta bestea orkestra irakasle izateko. Kontratatutako bi irakasleek aldi baterako eta lanaldi partzialeko kontratua izanen dute. Interesa dutenek musika ezagutzak izan eta euskara jakin behar dute. Eskaerak Etxarri Aranazko udaletxean aurkeztu behar dira, astegunetan 10:00etatik 14:00etara edo udala@etxarriaranatz.eus web orriaren bidez.