Getxon eta Arrasaten izanen dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo saioak irailaren 24an eta 25ean, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren. Getxon Eneko Lazkoz Martinez bertsolari etxarriarra aritzekoa zen, baina azken orduko aldaketa bat izan da eta Alaia Martin Etxebeste ariko da bere ordez. Bertsolari etxarriarraren lehenengo saioa urriaren 1ean, Gotaine-Irabarnen, izanen da.
Irailaren 24an, larunbata, Getxoko Muxikebarri Zentroan jokatuko da Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa, eta irailaren 25ean, igandean, bigarrena Arrasateko Amaia Antzokian. Bi saioak 17:00etan hasiko dira. Getxoko saioan Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Nerea Elustondo Plazaola, Oihana Bartra Arenas, Peru Abarrategi Sarrionandia eta Unai Mendizabal Jauregi ariko dira bertsotan. Gai emaile lanetan Imanol Artola Arretxe Felix ariko da. Arrasaten Gorka Gorka Pagonabarraga Agorria, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Miren Amuriza Plaza, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabier Silveira Etxeberria ariko dira kantuan, eta saioa aurkezten Ander Aranburu Arriola ibiliko da.